Sollano auzoaren ikuspegi orokorra eta metrailadora-kabien kokapena
Zarikete (Salcedón) haran honetan garrantzi haundiko borrokak garatu ziren bai hegoaldeko mendietan baita ere Llantada, Gallardi eta Revilla auzoetan, batez ere ekainaren 26an, 27an eta 28an, Gordexolako gainetatik zetorren armada matxinoari aurre egiteko. Ahal zuten moduan egin ere, kemena eta gogoa baino beste baliabiderik ez zuten eskura, oldartzen zitzaizkien indarrek aurrekari zeraman aire armada mendiko basoak erretzeko, su bonben bitartez, bonbaketari erraldoiek edo ehiza hegazkinek jaurtitzen zituztenak.
Aipatutako auzokideek gehi Sollanokoek, gudaren ondorioak sahiesteko etxe inguruko zangetan prestatu zituzten aterpetxo xumeak, aldiz, beste tokirik ez zeukatenek, Ordunteko urtegitik ura dakarren hoditerian (La Torre auzoan) sartu ziren. Beste batzuk Lama mendiko urtegian aukeratu zuten baina bonbaketa egunak luzatzen zirela ikusi zutenean Longarreko babesleku sendoagora joan ziren.
Eskerrak horiei eta eskerrak Eguen mendian zegoen behatokiari hildako kopurua ez zen haundiago bilakatu. Tontorreko iparraldean zegoen behatokian, bi bikote txandakatzen ziren etxola antzeko zulo batean, hegazkinengandik babes apurra izateko edo gutxienez aire armadak ikusi ez zedin. Telefono hari baten bitartez hots egin zezaketen Arangurengo Papeleran zegoen gudarien agintaritzari, honek lantegiaren ‘adarra’ zela medio bailara osoan alarma eman zezan.
Ekainaren 21ean, gutxienez, horrela egin zutela badakigu. Gazteiztik aireratuak, Orduñako mendilerro gainean JU-52 bonbaketari astunaren eskuadrilla bat ikusi zutenean, aringa aringa ohartu zuten Papeleran zegoen batailoiari eta honek haranean zegoen biztanleriari.
Bederatzi bonbaketarien zigor haundia jaso zuen sahatsen haranak, hasteko, beheko erdiguneak, ondoren ‘El Puente’ auzoak, Mendietak eta Uribarrik, segidan Llantadak ere bi hildako deitoratu beharko zituen bat ere helburu militarrik ez zuen auzoak: errefuxiatu bat eta artzain gazte bat.
Hurrengo egunetan ere beste hiru gazte hilarazi zituzten nazional-katolikoen tropek, horietako bi 27 egunean, bata, Revillako bere amaren etxean zegoen bitartean, bestea, hegazkinen metrailak zauritu ondoren afrikar mertzenario batek azken ukitua eman zion. Hirugarrena bere ordularia eman nahi ez izateagatik akatu zuten.
Matxinoek Arzia, Eguen eta Laguna mendiak 25ean menperatu zuten, hurrengo egunean goiz goizetik sei orduko kontraeraso bat egin zuten Euzko Gudarosteak aginduta baina beheko kota batzuk baino ez zituzten eskuratu ahal. Somokurtzio auzoan zegoen euskal aginte postuak, Rioya - Gurugu mendi arteko defentsa lerro sendoan oinarrituta, 27 egunean beste kontraeraso bat eramaten du aurrera, gudariak honetan 518 kotaraino heltzen dira topo egiteko Eguen eta Laguna gainetan dagoen artilleria indartsuaz. Zeuzkaten baliabide urriekin ezin zuten garaitzea lortu.
Nekeak eta hegazkineriari aurre egiteko ezintasunak hegoaldeko mendi lerroa (Celadilla) galtzera darama, hortik aurrera fronte lerroa Bilbo - La Robla trenbidean finkatzen dute Zallako defendatzaileek azken ahaleginak egiten, 28ko azken orduetan amore eman eta gauean zehar atzera egingo dute.
Azken borroka egun honetan, euskal zapadoreek inbaditzaileei bidea oztopatzeko Mendietako zubia lehertzen saiatzen duten bitartean militar matxinoek harrapatzen dituzte, Arangurengo abereen hiltegian errukirik gabe fusilatzeko.
Revilla auzoko bidegurutzean dagoen Undanpilleta etxean zelai ospitale bat paratu zuen Euzko Jaurlaritzak eta toki bereko biltegi batean Zallan atxilotutako lagunak metatu zituen Armada matxinoak.
AGMAV,C. 1232,35,10.
Eusko Gudarostearen lubaki eta metrailadora kabiak Rioya-Somokurtzio aldean.
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO