Ibarra auzoa Gobeotik
Serrano sendiaren paper lantegiak, XX. mende hasieran hedatu zen ildoari jarraitu zion jabeen etxebizitza eta lorategia, eliza, abade etxea, ubidea, biltegiak, baratzak eta baserriak multzo bakar batean lotuak XX. mende hasieran hedatu zen modeloari jarraitu zion.
Tabakoa biltzeko paperaren ekoizpenean berrogeita hamar langile zituen.
Serranotarrak ideologia jeltzaleaz lerratu ziren eta, ondorioz, Batzokia eraikitzeko sosak eman zuten.
Euzko Gudarostearen II Dibisioak Pagasarri mendiko lubakiak laga egin behar izan zituenean, ekainaren 18an bere gizonak eta materiala lantegi honetan kokatu zituen nazioarteko brigadista eta komandantea Nino Nanetti italiarrak.
Matxinoen jazarpena laster helduko zitzaien ostabe, ekainaren 21an eta 22an ‘Kondor Legio’ko K/88 unitatearen Junkerrek era gogorrean bonbatu zuten Dibisioaren egoitza berria, airetik bidalitako suak eliza eta lantegia erre zuten, gudari multzo bat ubidean garbiketa lanak egiten harrapatu zituzten hegazkinen bonbek makalondoen adarretan eskegita utzi zituzten. Nanetti ere bizkarrean larri zaurituta suertatu zen eta hilabete batera Santanderreko ospitalean zendu.
22an ere, A/88 unitate naziaren HE-70 ehiza hegazkinek metrailatu zuten etxe multzoak Zallako hegoaldean eta J/88 unitate naziak, HE-45 arakatzaileen bitartez, hegazkin kateak osatzen, kamioi lerroak erasotu zituzten Zallatik Gueñeseraino.
Hegazkinek zauritu asko eragin zituzten baita kalte materialak ere, esaterako, Bolunburuko bidea hondatu zuten eta diktadurak, hurrengo berrogei urteetan, konpondu ez zuen egingo.
Hurrengo egunean, 23a, matxinoen hegazkineria berriro itzuli zen, II. eta III. Dibisioen egoitzak erasotzera eta, bide batez, bidegurutzeak, errefuxiatuak eta euskal tropen multzoak.
Euzko Gudarosteak mendebalaruntz egin zuenean Ibarrako zubia lehertu zuen, inbaditzaileei Balmasedako bidea oztopatzeko.
Hortik gertu eta guda frontea heldu baino lehen, errepide bidegurutzean Alkate monarkiko ohiak zeukan etxebizitzan, irrati hedagailu baten bila milizianoek egindako miaketa batean, urduri jarri zen bere arreba eta laguntza eske deitu zuen Zallako Udaletxera. Garaiko Alkate jeltzalea ‘Junta de Defensa’ delako kideekin hurbildu zen larritasunaren tamainari neurria hartzeko; etxea inguratu zutenean barruan zeudenek eraso baten aurrean zeudela pentsatu zuten, beraz, alkarregaz tiroketa bat hasteko zorian egon ziren baina, zorionez, ez zen ezer gertatu.
Nino Nanetti
Serrano familiaren paper-fabrikaren kokapena
Serrano familiaren lantegia
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO