Nahiz eta Aranguren auzoak jasandako lehendabiziko bonbaketa maiatzaren 21ean izan, ekainaren 16tik aurrera matxinoek jazarpen latza egingo diete Euzko Jaurlaritza, bere armada eta errefuxiatuei Enkarterrian zehar.
Egun horretan, Agirre Lehendakaria Arangurendik igarotzen da Otxaranen geldiketa labur bat egiteko asmoz. Hurrengo egunean, sona haundiko euskal politikariak, Bilbotik irtenda ere, La Herrera auzoan elkartuko dira.
16ko gauean, nazioarteko hegazkineri matxinoak zigorgabetasun eta lasaitasun osoz bonbaketa ikaragarriak egiten ditu Bilbo - Balmaseda errepidean, lau eta sei ordu artean irauten dute, aurrean hegazkin bakar batekin ere topo ez baitute egiten. Gehien kaltetuak errefuxiatuak, euren abereak eta ondasunak izango dira, helburu erreza bihurtuta, errepidea Arangureneraino idi eta gurdiekin betetzen dutenez ezin dira arin ibili. Zenbait etxe eta kamioi ere birrintzen dituzte.
17ko iluntasunean, hegazkinak ostabe itzultzen dira oraingo honetan Arangurengo erdigunea txikitzeko. Ohiko biztanleriaz gain, aurreko egunetan heldu izan diren errefuxiatuek ere herria betetzen dute, gune industriala ez ezik, inguruko auzuneetan (Amezaga, Oxibar, Oribe, eta abar) barreiatzen dira.
Junta de Defensa delakoak aldez aurretik hainbeste babesleku prestatu zituen: Peñorrakoa (Marista anaiek lagundu zuten egiten), Papelerakoa eta La Robla trenbide azpiko tunelekoa, haundienen artean.
Ehiza hegazkinek egin zuten bonbaketak Muinerango erreka inguruan zeuden etxeei egin zien kalte bereziki, batek aurrealdea galdu zuen, Muineran gainako ur biltegia ere kaltetuta suertatu zen; osasun zentroan zegoen sendagilea eta beste batzuk zauritzeaz gain hiru hildako ere laga zituen.
Izuaz jota, Arangurengo lagunek babeslekuetara jo zuten gaua igarotzeko nahiz eta bertan lastairak, burusiak edo beste erosotasunik ez izan.
18ko egunean, bonbaketatik bizirik irten ziren horietako batzuk Santander aldera irten zen azken trena hartzea lortu zuten, euren zoritxarrerako Otxarango bidean agertu zen ehiza hegazkin batek tirokatu zien trenbideko tunelera heltzea lortu zuten arte.
Papelera eremu industrial zabalak errefuxiatuak aterpetzeaz gain, ‘Guipuzcoa’ batailoia ere bere baitan hartu zuen. Eguen mendian zegoen behatokiaren deiak jaso zituen lantegiko ‘adarra’ jo zezan, bere hotsa hain indartsua zenez, haran osoan entzuten zen, horrela herritarrei astia ematen zien bonbaketariak heldu baino lehen aterpea bilatzeko.
Monarkiko espainiarrekin lerrokatuta zegoen Arestiko Kondeak jabetza zuen Arangurengo Papeleran; honen 700 langileak antolatuak zeuden nagusiki UGT sindikatu sozialista inguruan, bere egoitza ederrak antzerkia, dantzatokia, jatetxea, taberna eta bulegoak zeuzkan bonbaketa gertatu zen tokian. STV sindikatuak ere garrantzia zuen baina egoitza haundirik ez, bere indarra lantokian zeukan antolakuntzan eta, hortik kanpo, Arangurenen eta Zallan zeuzkan kontsumo kooperatibetan oinarritzen zen. Hirugarren sindikatuak, ‘Sindicato Libre’ deitua, Oribe auzoan zuen egoitza, bere geletan dantzaldiak ere antolatzen zituzten. `Junta de Defensa’k etxea konfiskatu zion sindikatuari eta osasun zentro bihurtu zuen guda zaurituak artatzeko. CNT sindikatuari buruz ez dugu aurkitu inolako daturik baina baliteke ordezkaritza edo talderen bat izatea.
27ko egunsentian ‘Guipuzcoa’ batailoiak, atsedenetik itzultzean, topo egin zuen armada matxinoaz, Zallatik hurbil, baina, kikildu beharrean, erasotu zuen armada inbaditzailea ostabe bi trenbideak lotzen diren tokiraino urruntzea lortu arte. Ilunabarrean berriz, hegoaldeko euskarria galduta, atzera egitera behartuta ikusi zuen bere burua.
28an Aranguren menderatu zuten monarkiko-faxistek, abere hiltegia toki sinboliko bezala erabili zuten Zallako Mendieta zubian harrapatutako euskal zapadoreak era iraingarrian akatzeko nahiz eta guda atxilotuak izan.
Beste langile batzuk ere fusilatuak izan ziren hurrengo hilabeteetan, espetxeetan bitartean, goseak eta gaixotasunek beste batzuk garbitu zituzten.
Arangurengo tren geltokia (Lutxana-La Robla)
Arangurengo tren geltokia (Bilbao-Santander)
"La Papelera"; dorrearen azpian, babeslekuetako bat.
Peñorra-ko babeslekua
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO