XVI. mendetik, Zallako auzo honek garrantzia haundia izan zuen Gaztelatik portuetara bidaltzen zuten zama eta, itzuleran, Europatik garraiatzen zituzten ondasunei jarritako zergak edo burdinolak eta boluek ekoizten zutenari esker. Beranduago, Hegoamerikako merkataritza harremanetan zeresan haundia izan zuen Urrutia sendiak. Errepublika garaian, Taramonatarrek ziren eragin haundia zutenek.
Gernikako desagerpena eragin zuen bonbaketak aldez aurretik ikusita ez zegoen guda egiteko era bat agerian utzi zuen Europako nazi-faxismoak (alemaniarra, italiarra, espainiarra, portugaldarra) non biztanleria zibila desagerrarazteko ere inolako kezkarik ez zuela. Euskal abertzaletasuna garaikidearen aita Gernikatik gertu (Sukarrietan) zegoen lurperatua eta nazionalista espainiar matxinatuentzat bere gorpua eskuratzea garaikur haundienetako bat izango zenez, EAJ alderdiak hobitik ateratzea eta auzo honetan dagoen Taramonatarren hilobian izkutatzea erabaki zuen apirilaren 29an. 52 urte emango zituen Herrerako hilerrian.
Bilbo indarrez hartu berria izan eta hurrengo egunean, ekainaren 20an, hemengo elizako koroan bilera estrategiko bat egin zuen EBBk, EAJ alderdiaren erabakitzailea den organo gorena, ikusita euskal batailoi zenbaitek euren kabuz ari zirela amore emateko erabakia hartzen, haien arteko koordinazio falta eta etsipena. Taramona legegizona EBBko partaidea zen. Bileran, Alderdiko batailoien komandanteekin eta alderdiaren hurbilak zirenekin ekainaren 22an Abellanedako Batzar Etxean beste bilera bat egitea adostu zuten, batez ere, Bilboko galerak ekarri zuen kolpe gogorrari aurre egiteko argibideak zehazteko eta italiarren aurrean amore ematea egin baino lehen gutxieneko baldintza batzuk zeintzuk izango ziren azaltzeko. Bi egun barru, 45 euskal komandanteak batu ziren Enkarterrrietako Batzar Etxean.
Bere 250 langileekin, gune industrial garrantzitsua osatu zuen ‘Plomos’ (PEALSA) bezala ezaguna zen lantegiak. Etengabe heltzen ziren errefuxiatuaz gain, ‘Cultura y Deporte’ batailoiak, Lama mendian gotortua egoteari utzi zionean, eta ‘Torrijos’ batailoiak tartekako atsedenak hartzen zituenean, lantoki honetan lo egin zuten hainbeste egunetan.
Gudako azken datan, 28an, zapadoreek harriz egindako zubi haundia lehergailuz hornitu zuten, matxinoen ibilgailu blindatuak eta tankeak abiadura moteltzeko asmoz. Ezezagunak ditugun arrazoiengatik zubia ez zuten leherrarazi, zubi azpian geratu ziren leherkariak eta hortik egun batzuetara Zallako Falange Españolak, erakunde faxistaren buruzagi batek, auzokide bat aukeratu zuen zegoen dinamita guztia kenarazteko, pistolaz buruan tiro bat egiteko mehatxupean.
Ijalde - Herrerako seme batzuk ere oraingoz desagertuak daude gudaren ondorioz, beste batzuk urteak eman zituzten atxilotuak eta sendia hemengoa zuen batek fusilatua izan zen.
Ijalde-Herreraren ikuspegi orokorra
Herrerako zubia
"Plomos" lantegia
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO