Bolunburuko dorretxea eta Kadagua ibaia.
Bolunburuko burdinolak, boluek, eta dorretxeak, zubi, ubide eta gainerako etxeekin, industria gune garrantzitsu bat osatu izan dute Berpizkunde garaitik XIX. mende arte. Gotorlekuan eta alboan zeuzkan bi etxeetan (gaur egun, horietako bat ez dago) ’Loiola’ batailoia, Juan de Beiztegi ardurapean, ehiza hegazkinek botatako metraila eta bonbengandik aterpetu zen. Antza denez, bonbaketari haundiak ez ziren heldu honaino, bai aldiz ehizarenak (HE-70, ME-Bf 109) eta arakatzaileak (HE-45, HE-70) ekainaren 22an eta 23an.
Eremu honetan bi hildako berria dugu, bata erreka inguruan eta bestea Gobeon errepideko aldapa hasten tokitik ehun bat metrotara.
Aire erasoetatik babesa bilatzen, auzoko lagunek burdinolaren horma artean, gurpila eta ardatza gelan, behin behineko babesleku bat atondu zuten lur zaku eta altzairu xaflekin. Dena den, ibaiaren beste aldera zeuden oinezkoen zubietatik berehala hel zitekeen Longar auzoko babeslekura, honek sendotasun nahikoa zuen Bilbo-Balmaseda trenbideko tunelean kokatuta zegoen eta. Hara heltzen zen norbait, lagunez gainezka egina aurkitu zezakeen eta hirugarren batera joan beharra izan, Basualdo erreka gainean egina dagoen tunelera hain zuzen, estua, ez erosoa, lo egiteko baldintzarik ez zituena. Tiroketak noranahi heltzen ziren, horrela Longarreko babeslekuaren sarreran zegoen Sollanoko auzokide batek bularrean jaso zuen urrundik egindako tiro bat.
‘Loiola’ko gudariei egokitu zitzaien Zallatik honaino zetorren lubaki lerroaren hegoaldeko zatia zaintzea; Baluga tontorrean kokatuta zeukaten metrailadore baten bitartez aurre egin zioten hegoaldeko mendilerrotik (Eguen, Laguna, Lama) sartu zen armada matxinoari. ‘Gurutzedunek’ herrian sartu ziren egunean, 29an, ‘Loiola’ eta ‘Torrijos’ batailoiek izan ziren azkenak alde egiten, soilik goizaldean tanke italiar lerro bat ikusi zutenean jakin zuten alde egin behar zutela.
Bolunburuko burdinolaren barnean babesleku gisa erabilitako lekua.
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO