Otxaran auzoaren ikuspegi orokorra
Exiliorako bidean, errefuxiatu askok Otxaranen egin zuten geldiune bat baserrietan, ikastetxeetan, elizan edo zubien azpian, horietako batzuk Abellanedako Juntetxetik gertu hilotz geratu ziren zubi gainean. Agirre Lehendakariak, ekainaren 16an, Otxarango Marco-Gardoquiren etxean (Bilboko alkate izandakoa) hartu zuen lehendabiziko atsedena Paris, Berlin, Rio de Janeiro eta New Yorkera eraman zion bidean. Han bildutako errefuxiatu eta gudariei solasaldi bat eskaini ondoren Turtziosera abiatu zen.
Auzoak atzeraguardia eremua zen nolabait, nahiz eta fronte lerrotik hurbilegi egon, gutxienez lau batailoik elikadura zerbitzuak eskaintzen zuten hemen: ‘Abellaneda-Muñatones’ek, ‘Sasetak’, ‘Arana-Goiri’k eta ‘Artilleriaren 3.a’k.
Matxinoen hegazkineria Zalla gainean ibili zenean hona ere etorriko zen baina dokumentatuta dago, ekainaren 18an, ehiza hegazkinek Santander aldera zihoan trena metrailatu zutela Otxarango trenbideko tunelean sartu arte. Hara heltzeko, tunelean zeuden lagunek aldapa gora egin behar izan zuten lasterka, hegazkinengandik ihesean; zuten beldur ikaragarria areagotu zitzaien trenak heltzean botatako txinpartak gainean erori zitzaizkienean, lo egiteko prest zeukaten lastoak sua hartu baitzuen keaz eta kedarraz toki estu hura betetzen.
27 egunean ere udalerriko bazter guztiak arakatu zituzten ehiza hegazkinek eta 29an horietako hiruk lagun bat zauritu zuten 29. eta 31. kilometro artean,
Ahedo auzoan egoitza zuen ‘ Abellaneda - Muñatones’ batailoiak, inguruan hegazkineriaren aurkako bateria bat zegoen pinu adarrez kamuflatuta. Ahedoko muinoan, aipatutako batailoiak behatoki bat zuen Zallako harana hiru aldeetatik ixten duen mendilerroa begiradapean izateko.
22an, Abellanedako Batzar Etxean 45 euskal komandanteak elkartu ziren Juan Ajuriagerra eta beste agintariekin, honek indarrak zenbatzeko eta berrantolatzeko eskatu zien, diziplinan eta esanekotasunean haiengandik zer espero zuen, baita ere, italiarrekin negoziazioak nola zihoazen.
Uztailaren lehenengo astean, Madrileko Brunete herrian, gobernu espainiarraren menpeko armadak egiten duen erasoaldiak Kondor Legioa behartzen du hara joateko, horren ondorioz, hilabete baino gehiago fronte lerroa egonkorra izango da Kolitza - Garbea - Bezi ardatza hartuta. Honek erakusten du hoberen, indarrak desorekatzeko orduan, zer garrantzia zuten Aviazione Legionariak eta Kondor Legioak.
Guda ekintzetan hilak, desagertuak eta fusilatuak izan ziren Otxarango semeak beste idazki batean aipatzen ditugu.
Abellanedako juntetxea
Atzean, Ahedoko muinoa
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO