Euskadi Plaza
Errepublika garaian, enparantza honek ´Foruen plaza` zuen izena.
Gutxienez, ekainaren 21ean, 22an, 23an, eta 25ean hegazkin matxinoek egindako aire erasoak jasan behar izan zituen plaza honek. Horretarako, lehenengo bi egunetan (egun bakoitzean), `Kondor Legio`ko bederatzi JU-52, bonbaketari astunak, erabili zituzten (bakar batek 1.500 kg. bonba inguru eraman zezakeen). Ohikoan, ehiza hegazkinek (ME-Bf109, HE-70, HE-51, HE-45, etab.) horien inguruan egiten zuten hegan babesa emate arren nahiz eta gudako une honetan beharrezkoa ez izan, Euzko Gudarosteak aireko bakar bat ere ez baitzuen.
Eraso horien ondorioz, dakigu arte, bederatzi lagun hilotzak geratu ziren inguru honetan. Horietako bi (herriko gazte bat eta soldadu bat) ia hilabete batera hil ziren, eztanda egin ez zuen bonba bat indargabetzen ari zirenean lehertu egin zuelako.
Nazioarteko indar faxistek aire eraso indartsu eta etenik gabekoak egiten hasi zutenetik Martxoaren 31an) Zallako ‘Junta de Defensa’ delakoa herriko toki ugarietan babesleku handiak edo ertainak antolatzeko ardura hartu zuen. Horietako bat hemendik gertu zegoen bi etxeko hormen artean (Mundo Taberna eta Campo Bizargilearen etxeak) pinu enborrez, altzairu xaflaz eta lur zakuaz egina, berrogeita hamar lagun inguru hartzeko ahalmena zuen.
Inguru honetan bat bateko babeslekuak bezala Otxarandik datorren errekako ibilgua eta Artebizkarrakoa erabili zituzten aterpetzeko baita ere ibilgu horietatik ateratako ubideak.
Gure herrian etxeak sakabanatuak zeudenez, horietako bakoitzak, eskura zituzten baliabideekin, babesleku txikiak atondu zituen sendiarentzat.
‘La Fonda’ izeneko ostatuaren garajek, trenbidearen inguruko 106. zenbakiak eta errementegiak (guztiak ‘El Puente’ auzoan, gaurko Lanzagorta etorbidearen hasieran) kalte haundiak pairatu zituzten, telefono, argindarren lerroak, errepideak eta baratzak ere apurtuak izan ziren geratu diren datu apurrek azaltzen duten bezala.
Errementegian zeuden lagunak aterpea bilatu zuten aurrean zeukaten errepide azpiko hoditerian, bete zuten arte. Zoritxarrez, bonben hedatze uhinek horietako batzuk hil edo zauritu egin zituzten, aldiz, kanpoan geratu zirenak hanka egin behar zuten eta horri esker bizirik jarraitu ahal ziren.
Inguru honetan, elizak aireko metrailaketak ere jasan zituen, etxeak edo Batzokiak bezala. Azken honetan, guda baino lehen emakumeen elkarte garrantzitsu batek (30 kide baino gehiago zituen Emakume Abertzale Batza) bere ekimenak (dantza, antzerkia, euskara, etab.) garatzen zituen eskuineko matxinoak sartu ziren arte. Falangeak, alderdi faxista, gudatik bizirik irten ziren emakumeak apaldu, birauak egin, ilea moztu, belaunikatuak lan egitera behartu eta elkartea legez kanpokoa izendatu zuten.
La Fondako garageak
Errementaritzaren eremua, egungo "El Charco zubia"-tik gertu
Prozesioa Taberna Mundo eta Barbería Campo inguruan, bi eraikin horien artean aterpea eraiki zen.
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO