Zarikete auzoaren ikuspegi orokorra
Errege Borboiak alde egin ondoren, ‘La Cantera’ auzoan bizi zen ‘Gagantua’ ezizenez ezaguna zena Espainiar errepublikaren bandera errepide gainean paratu zuen; sartu zirenean, eskuineko militar matxinoek fusilatu zuten.
Ibarrara doan errepidetik, hirurehun bat metro aurrerago eta eskumaldean, Manuel Diez Urrutia sendagilearen etxean errefuxiatu bezala zeuden Altzako bi zinegotzi jeltzaleekin topo egin zuten 'Guipuzcoa' batailoian erroldatuak zeuden beste altzatar ezagun batzuk. Gudariek, etxeko miaketa egitean, Pablo Landa ikusi eta atxilotu zuten baina, aitzakia batez baliatuta, bere kidea zen Jose Manuel Beretarbide ohartzea lortu zuen. Jarraian, Costanilla izeneko eskaileretara eraman zuten Pablo eta bertan fusilatu.
Zutik dirau ikastetxe-barnetegi lirain hau, XX. mende hasieran eraiki zuten ‘Mary Ward’ deituraz. Moja irlandarrek ardura hartzen zuten goi burgesiaren alabak hezitzeko giro elitista batean eta herriko bizimodutik guztiz aldenduta. Katolizismo barruko ildo artean Jesus lagunekin izan dute harreman gehien eta horiekin erkatu dituzte askotan.
Eusko Jaurlaritzak 1937ko urtearen hasieran ikastetxea hospitala bihurtu zuen, bertan herritarren eta gudarien osasun beharrak asetzeko. Horrela bai gaixotasunak, bai zauriak edo erditzeak artatu zituzten. Hainbeste errefuxiatuk ere hemen jaso zuten arreta.
Moja gehien alde egin zuten, Frantzia aldean zeukaten beste ikastetxe batera, baina baten bat geratu zen behartsuen mina bere laguntzaren bitartez arintzeko.
Ikastetxearen atzekaldean eta nahiko gertu zeuden gudarien lubakiak egun batean, gutxienez, sei hegazkinek bonbatu zituzten. Arriskua saihesteko, ikastetxekoek teilatuan jarri zituzten oihala zuriak eta Union Jack ikurra nazioarteko eremu bat zela adierazten, ez dakigu nolako eragina izango zuen estrategia horrek baina barnetegia ez zuen inolako kalterik jasan guda egunetan nahiz eta inguruan bonben eraginez herritar batzuk zaurituak izan; horietako batzuk etxeko babesleku ahuletan aterpea hartu zuten ekainaren 22an.
Zarikete auzoa "El Palacio"tik
Mary Ward Ikastetxea
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO