"El Palacio" muinoan eta Egiaren okindegia lehen planoan.
Muino honetan ‘El Palacio’ bezala ezaguna zen etxebizitza lorategi zabal batean zegoen kokatua, Euzko Gudarostearen III Dibisioko Juan Ibarrola laudioarrak bere aginte postua izateko aukeratu zuen, bertatik Zallako defentsa lanak hiru egunetan zehar zuzendu zituen (ekainaren 25a, 26a eta 27a). Ibarrolak dio etxeak bonbaketarien eta ehiza- hegazkinen erasoak jasan zituela; aginte postua izateaz gain, hemen hasi eta Baluga tontorraraino heldu zen iparraldeko mendilerroa eta hegoaldekoa lotzen zituen lubaki lerroa; inbaditzaileak sartu ziren egun bereko goizaldean (29a) lerroa hustu zuten gudariek.
Gertaera latzak izan zirela inguru honetan badakigu baina ezagutzen ez ditugunak askoz gehiago izango ziren ziur aski.
22ko bonbaketek gudari bi utzi zuten hilotz ‘El Palacio’ azpiko hegoaldeko horman, aldi berean, Ibarrako errepidean herritar batzuk zauritu zituzten.
23an, beste eraso batzuk pairatu egin behar izan zuen III Dibisioaren egoitzak, aurreko egunean bonbaketari astunak protagonistak izan baziren, eguraldi nahasia zela medio, honetan ‘Kondor Legio’ko aire-lurra erasotzeko hegazkinak etorri ziren hainbeste aldiz.
Eliza aurrean zegoen tabernan, eztabaida baten ondoren, Arangurengo gizon bat erahil zuten miliziano ezezagunek.
‘Guipuzcoa’ batailoiak, Ibarrara doan bidean zegoen boluan egindako miaketa batean, herriko ezagun batekin egin zuten topo. Honek laguna ohartu eta bere burua izkutatzeko eskatu zion; hortik gutxira, bera Costanilla kalera eraman zuten eta bertan erahiltzeko.
Hegoaldera begira ikusten den Murga jauregian ba omen zegoen irrati hedagailu bat faxistei mezuak igortzen zituena; gailua erabiltzen zutenetako bat hilik agertu zen.
‘El Palacio’ko sarreran dagoen artearen inguruan zeuzkaten abereak biltzeko agindua jaso zuten Zallako abeltzain guztiek asturiar milizianoengandik. Behin tropela batuta, xurrumurru eta kexa artean, ‘Muñatones’ batailoiko kapitainari herritarren ezinegona heldu zionean, bertaratu zen eta tentsio handiko une batean behiak eta idiak ostabe baserrietako kortetara itzultzeko agindu zuen.
Juan Ibarrola
Murga Jauregia
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO