Mendietako dorretxea
Ekainaren 21an, Zallako erdigunea bonbatu ondoren, bederatzi JU-52ek osatzen zuten Kondor Legioaren eskuadrillak, Lanzagorta Etorbidea ardatza bezala hartu zuen heriotza ereiten jarraitzeko alde banatan. Mendietako zubitik oso gertu, baratzan zegoen emakume bat hil zuten egun horretan, etxe bat puskatu eta Trankon bidearen ezkerraldean bonbek baratzak zulatu zituzten bonba lerro luze bategaz, eskumaldean, Uribarri doan bidegurutzean, eztanda egin ez zuenez, betiko lurperatu zuten bonba bat. Gutxi gora behera, aztarnak ikusita, hogei metrotan behin bonba bat bota zuen hegazkin bakoitzak. Uribarri auzoan bertan etxe batzuen teilatuak txikitu zituzten airekoek, jarraian, Llantada auzorantz joan ziren biktima gehiago eragiten.
Eremu hau etxe sakabanatuaz zegoen osatua, baserritarrak eta abeltzainak ziren, inolako helburu militarra ez zeukanik, hala eta guztiz, hegazkinek egin zuten ibilbideari erreparatu ezkero, argi ikus daiteke Zallan Eusko Jaurlaritzari zintzoak agertu ziren militarren egoitzak bonbatu zituztela baina artaldeak zeuden zelaiak edo herritar xumeen guneak, askoz haundiagoak zirenak, berdin-berdin bonbatu zituzten gudari baino zibil jendearen kopuru mardulago akatzen.
Ohikoak ziren etxeen inguruko zangetan egindako babesleku txikiak (2, 4 edo 6 lagunentzako) Trankon bidea, Ibarrakoa eta errepidea elkartzen diren tokitik gertu neurri ertaineko beste babesleku bat prestatu zuten enbor lodiaz, altzairu xaflaz eta lur zakuaz; ez dakigu nor zen egilea baina baliteke ‘Zallako Junta de Defensa’ delakoa izan.
Ekainaren 27aren arratsaldean eta 28aren goizaldean, hegoaldeko mendilerroan Euskal armadak egindako kontraerasoak porrot egin ondoren, Bilbo - La Roblaren trenbidean zegoen harri horman jarri zuen fronte lerro bat, Zallako defentsan ahalik eta denbora gehien eusteko. Apurka-apurka atzera joan ziren, Mendieta dorrea mertzenario afrikarrek eskuratu zutenean tiroka hasi ziren, ibaiaren beste aldean, Etxe gorrian zeuden gudariekin.
Tarte horretan, euskal zapadoreek Mendietako zubia lehertzen saiatu zuten baina, antza denez, astirik ez zuten izan eta bertan harrapatu zituzten. Gudariak armagabetuak izan ondoren espetxe batean atxilotuak izateko zuten esperantza berehala ezereztatu zuten matxinoek, ankerkeriaren erakustaldi batean. Laidozko izan nahi zuen era batean, Arangurengo abereen hiltegira eraman zituzten bertan fusilatzeko.
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO