Lusako Udal Eskolak
Ikastetxe garrrantzitsu hau bazen ere lanbide eskola bat Papelera lantegiak zituen beharretara zuzendua. Nahiz eta jabetza Udalekoa izan Marista Anaiek kudeatzen zuten.
Fraide horiek Arangurengo La Peñorra auzoan dagoen haitzuloa bonbaketen aurkako babesleku bezala atondu zuten, horretarako, Arangurengo milizianoek behartuta eraman zituzten .
1937ko urtearen hasieran, ‘San Andrès’ batailoiak eraikina erabili zuen zapadoreak trebatzeko ikastaroak antolatu baitzituen. Behin alde teorikoa egina, Balmaseda aldean lan praktikoak egin zituzten: lubakiak, aterpeak, zubiak eta abar.
Baularreko boluen ‘Transmisio’ batailoiak irrati hedagailu bat zeukan gudari batzuen ardurapean.
Ekainaren 16an, Bilbo - Zalla errepidean, gaueko 20:00ak eta 04:00ak bitartean, bonbaketak eta aire metrailaketak jasan zituzten ihesean zetozen errefuxiatuek. Baular auzokoek 12:00ak eta 01:00a artean ikusi zuten nola jaisten ziren ehunka bengala gauaren iluntasuna eguna bihurtzen, bonbei eta balei bidea errazten. Errepidean lagun asko hil omen zituzten baina Zallan hildako bakar batena dugu notizia.
Ekainaren 21an, Kondor Legioak Gazteiztik ekarritako bederatzi JU-52 hegazkinez ikastetxea txikitu zuen, patioan zegoen Bihotz Sakratuaren estatua barne; aldiz, inguruan zeuden etxeak zutik geratu ziren frontoiaren eskerreko hormak egindako hesia lanari esker.
Inguruko baratzetan gizonezko gorpu batzuk ikusten ziren, ibaian, jantziak garbitzen zegoen emakume batena.
Beste aldetik, zehaztu gabeko bonbaketa egun batean, Baulareko boluen aterpetuta zegoen errefuxiatu familia bat apaiza batekin, eurekin ekarritako ondasun guztiak etxe barruan utzita, mendi aldera joan ziren ikaratuak omen. Guda bukatu ondoren, etxekoek urteak eman zituzten zain ea noiz agertuko ziren josteko makina eta beste ondasunak haiei itzuli ahal izateko baina inoiz ez ziren berriro agertu.
Bilbo-Santander trenbide azpian dagoen Lusako tunela mukuru bete zen bonbaketa egunak hamar egun iraun bitartean. Tunela zeharkatzen duen erreka gainean oholaz solairu bat eraiki zuten, lo egiteko eremua zabaldu ahal izateko. Bi sarreretan jarritako lur zakuei esker herritarrek nolabaiteko babesa izan zuten, ehiza hegazkinek babeslekuan zegoen jendeari metrailatzen saiatu zuten guztietan.
Lusako tunelatik dihoa Bilbato, Ubieta eta Larrea tontorretara daraman bidea. Hiru gainek Zallako ipar mendilerroaren defentsa sistema osatzen zuten. Bilbato beherago eta aurreratuago dago (Madalena auzoan) uharte antzeko baten itxuraz.
‘San Andrés’ eta ‘Disciplinario’ batailoiek 1.300 metroko lubaki bat prestatu zuten Bilbato mendi inguruan. Santanderreko 122. batailoiak, Francisco Fervenza agindupean, hegoaldeko mendietatik sartu zen Armada matxinoari aurre egin zion. Oraindik, batailoi horren zenbait miliziano lubakietan lurperatuak omen daude.
Larrea mendian beste bataila odoltsua gertatu zen 27 egunean, aipatutako 122. batailoiak, airekoen eraso bortitz pean, 28 gizon galdu zituen.
Lusako tunela babesleku gisa erabili zen
Lehen planoan, Lusako ikuspegi orokorra
AGIRITEGIAK
• Bizkaiko Foru Agiritegia (Bizkaia)
• Sabino Arana Fundazioaren Agiritegia (Bizkaia)
• Dokumentazio Zentrua. Gernika Lumoko Bake Museoa (Bizkaia)
• Zallako Erregistro Zibila (Bizkaia)
• Biblioteca Nacional Mariano Moreno; hemeroteka. (Buenos Aires)
• Archivo General Militar de Avila. (Avila)
• Centro Documental de la Memoria Histórica. (Salamanca)
• Archivo Intermedio Militar Noroeste. (A Coruña)
LIBURUAK
`Atlas de los bombardeos aéreos en Hego Euskal Herria (1936-1937)’
Irujo Amezaga, Xabier
Gogora Institutua, Bilbo, 2020
‘La financiación de la guerra civil española: una aproximación histórica’
Sanchez-Asiain, Jose Angel
Ed. Crítica, Barcelona, 2012
‘Timoteo Casado. Memorias de un gudari republicano’
Casado, Timoteo
Ed. Pamiela, 2014
‘La Legión Condor’
Elstob, Peter
Ed. San Martín, Madrid, 1973
’50 años de nacionalismo vasco’
Irazabal, Eugenio
Ed. Vascas, San Sebastián, 1978
‘La guerra civil en Euskalherria’
Egaña, Iñaki
Ed. Aralar, Andoain, 1998
‘Juan Ibarrola Orueta. Kirmentasunaren ordaina’
Laudio Memoria
Arabako Foru Aldundia eta Erroke Deunaren Anaidia, Laudio, 2019
‘Vizcaya. Monografías de la guerra de España. Nº 6’
Martinez Bande, Jose Manuel
Librería Editorial San Martín, Madrid, 1971
‘De Euskadi al campo de exterminio. Memorias de un gudari’
Muguerza, Jose María
Ed. Elexpuru Hnos., Zamudio, 1978
‘Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937)’
Beldarrain Olalde, Pablo
Ed. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Oñati, 2012
‘Unos y otros’
Lamas Arroyo, Angel
Ed. Luis de Caralt, Barcelona, 1972
‘Maizales bajo la lluvia’
Urkizu Azuabarrena, Aitor
Ed. Alberdania, Irun, 2011
‘Diario de un gudari condenado a muerte’
De Galarza, Ramón
Ediciones Vascas argitaletxea, San Sebastián, 1977
‘1937. Enkarterri. Itxaropena iñoiz ez da galtzen’
Egile ugari
Enkarterrietako Museoa, Abellaneda, 2017
‘La guerra civil en Euzkadi’
De Barandiaran Aierbe, Jose Miguel
Editions Bidasoa, Bilbo, 2005
‘Bombardeos en Euskadi (1936-1937)’
Egile ugari
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika, 2017
‘Aitita-Amamen guda zibila’
Billelabeitia, Miren eta Mungiak BHIko ikasleak
Erein argitaletxea, Donostia, 2019
‘La aviación en la guerra española’
VV. AA.
Monografías del CESEDEN. V Jornadas de Historia Militar.
Centro Superior de Estudios de la Defensa Nacional, Madrid, 2000
‘La guerra de España desde el aire’
Salas Larrazabal, Jesús
Ed. Ariel, Barcelona, 1970
‘Crónica de la guerra en el Norte (1936-1937)’
Jimenez de Aberasturi Corta, Luis M.
Ed. Txertoa, San Sebastián, 2003
‘Las bases sociales del Frente Popular en Euskadi y la defensa de la República’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
UPV-EHU, Leioa, 2015
‘Euskadi y el norte republicano. Las Brigadas Asturianas y Santanderinas en el frente vasco’
Vargas Alonso, Francisco Manuel
C.E.A. ‘Real Aquende’, Miranda de Ebro, 2012
‘Cuatro derroteros militares de la guerra civil en Cantabria’
Gutierrez Flores, Jesús y Gudín de la Lama, Enrique
Monte Buciero, nº 11, 2005
Dialnet.Unirioja.es
BIDEO-ELKARRIZKETAK
ALLENDE, BONIFACIO
APARICIO, ROBERTO
ARIÑO, JULIÁN
ARIÑO, DOLORES
ARIÑO, CARLOS
BIBANKO, KOSME
CAMPO, DONATO
ETXEBARRIA, JUAN ANJEL
GUIJARRO, PAULA
GUIJARRO, JOSE LUIS
LAISEKA, AGUSTÍN
MARCO-GARDOQUI, MARÍA JESÚS
MARTINEZ DE MUSITU, ELENA
OTXOA, JESÚS
PAGAZAURTUNDUA, TERESA
PORTILLO, JAVIER
ROSALES, NIEVES
RUIZ DE LA HERA, GIZANE
SANCHEZ, AMPARO
VALVERDE, HILARIO